Lopez selekzioarekin

Espainiar selekzioak larunbatean Krasnodar hirian jokatuko duen partidurako Fernando Lopez hautatu du Ordiziatik. Aste honetan bera eta Julen Goia Madrilen egon dira kontzentratuta Europako txapelketaren lehiarako, eta azkenean Lopezek egin du aurrera. Errusiaren kontra jokatuko du larunbatean. Partidua zuzenean ikusteko aukera izango da, Teledeporte telebista katearen bidez, hemengo 13:00etan.