Majadahonda bisitan

Asteburu luze honetan Altamiran errugbiaz gozatu nahi duenak larunbatean izango du aukera. Majadahondako klubeko bi talde etorriko dira Ordiziara lagunen arteko partiduak jokatzeko. Hala, 14 urtez azpikoen partidua 11:00etan hasiko da eta 16 urtez azpikoena segidan, 12:30ean.

Oraingoan 12 eta 10 urte azpiko taldeek atseden astea dute.