MARIO BARANDIARAN, ORDIZIAN DA GAUR

Hitzaldi-solasaldia eskainiko du gaur, irailak 12, 19:30tan Barrenan Mario Barandiaran argentinarrak. Kluben garapen eta errendimenduaren lanari buruz ariko da.  Ekitaldia irekia da.

Mario Barandiaran oso ezaguna da mundo mailako errugbian. Oso gertukoa eta umila izakeraz, gure kirola oso ondo ezagutzen du eta erreferente bat da Argentinan eta bere herrialdetik at. Entrenatzailearen laguntzailea izan zen 2007an Frantzian ospatu zen munduko txapelketan. Brontzezko domina lortu zuten bertan Argentinako Pumak.

Buenos Airesko Union de Rugby-an 19 urtez idazkari tekniko lanetan aritu ondoren, VRAC-en ari da lanean teknikari gisa.