Martxan da 2017-2018 denboraldia

Kluba datorren denboraldia prestatzen ari da dagoeneko. Seniorren aurre-denboraldia lotuta izatea da horren lekuko argia. Lehen partida abuztuaren 26an jokatuko du taldeak Frantziako Agen hirian, Top 14ko Sporting Union Agenen ´spoirs´ taldearen aurka. ´Spoir´ kategorian Frantziako taldeetako promesek jokatzen dute, beraz, erronka handia izango da gureentzat hasteko.

Astebete beranduago, irailaren 2an, senior taldea zaleen aurrera agertuko da Altamiran. Madrilgo Cisneros izango du arerio, Ohorezko Mailan jokatzen duen taldea. Talde ezin hobea da estreinaldirako.

Irailaren 9an, liga hasi bezperan, Liceo Frances izango dugu bisitari. Talde madrildarra Ohorezko B Mailan aritzen da eta aurten igoera fasea jokatu du. Zaleek taldearen garapen ikus dezaten test interesgarria izango da.

Euskal Ligan ere

Euskal Ligako taldeak ere martxan du aurre-denboraldia. Berrikuntza gisa aurten stage-a egingo du taldearen osaketa indartzeko, oraindik erabakitzear dagoen talde baten aurka. Ondoren, Universidad Bilbaoren aurka arituko da Bilbon eta, litekeena da, aurre-denboraldia borobiltzeko Iparraldeko talde baten aurka jokatzea baita ere.