Orkli eta Ipswich aurrez aurre Ordizian

Larunbat honetan eta astelehenean -uztailaren 8an eta 10ean- bi lagun arteko jokatuko ditu 12 urtez azpiko taldeak Altamiran. Lehenengoa bihar goizean izango da, 10:00etan, eta astelehenean bigarrena, 18:00etan. Bietan talde berbera izango da aurkaria, Inglaterratik datorren Ipswich taldea.

Zelaira gerturatu eta errugbiaz gozatu nahi duenak badu beraz aukera bikaina. Partiduak eta gero, errugbiaren legeak agintzen duenez, mahaiaren bueltan elkartuko dira jokalariak eta arduradunak.

Nohan Alberdiren argazkian, Orkli Ordizia taldea aurreko ekainean Hendaian.