‘Seven’ txapelketa Altamiran

‘Seven’ txapelketa txikia jokatu da larunbatean Altamiran Bera Bera, Zarautz/Atletico San Sebastian eta Ordiziaren artean. Hiru taldeek gure klubak antolatutako torneoan elkartu dira errugbi mota hau gureen artean  bultzatzeko.

Ordizia Rugbyk diseinatu duen kirol ereduak ‘seven’ errugbi motaren garapena aintzat hartu du. Amaitu berri den denboraldian zehar klubeko arduradunek  lan talde bat antolatu zuten Beñat Erbina eta Iker Kortaren ardurapean. Goierrin oraindik nahiko ezaguna ez den eta beste toki askoretan oso zabalduta dagoen zazpiko errugbiari garrantzi  gehiago ematea da helburua. Hau dela-eta, hainbat jokalari talde bat gehiago bezala aritu dira entrenamendu bereziak eginez eta hainbat jokalari Euskadiko eta Espainiako selekzioekin aritu dira txapelketa eta elkarretaratze desberdinetan.

Larunbatean jokatu den txapelketarekin zazpiko errugbia Ordizian txertatzeko lehenengo denboraldia itxi da. Hurrengoan erronkak mardulagoak izango dira.