Silverstorm El Salvador – AMPO Ordizia, FINALERDIA

Errugbiko Heineken ligako Ohorezko dibisioko final erdia jokatuko dute Silverstorm El Salvador eta Ampo Ordiziak Pepe Rojo estadioan larunbatean 17:30ean. Denboraldiko helburua beteta bidaiatuko dute goierritarrek. Baina Valladolidekoentzat ez da erraza izango ordiziarren gainetik pasatzea, izan ere Marotias-Garmendiren mutilak Gaztela aldera bidaiatuko dute zale ugariei garaipena eskaintzeko borrokatuko dute.

Valladolideko bi taldeak estatuko maila hoberena eman dute, titulu guztiak irabaziz azken denboraldietan. Aurtengo Kopa izan ezik, Madrilgo Alcobendasek bereganatu baitu. Goierritarrek presiorik gabe bidaiatuko dute Valladolidera. El Salvadorrek izango du zama hori bere gain, mailako aurrekontu altuenetarikoa izanik jokoan dauden titulu guztiak irabaztera derrigortuta bai daude.

Ampo Ordiziak aurreko igandean Burgoseko Aparejadoresen kontra jokatutako partiduan min hartutako jokalariak lehiarako prest izatea espero du, seguruena salbuespenen bat izango bada ere.

Partidua zuzenean eskaini dute EiTBko 4.kateak eta Teledeportek.