Spring, 3. lerroko hegoafrikar jokalaria izango du AMPOk

Shane-Spring 1Ampo Ordiziak bere burua indartzen jarraitzen du. Oraingo honetan hirugarren lerro bat fitxatu du. Shane Michel Spring da bera. Jokalari hegoafrikarra da. Normalean hirugarren lerroan aritzen da baina bere abiadura dela eta, bigarren zentro eta hegal bezala ere aritzen da. Border Bulldogs taldearekin Vodacom Cup-a jokatu ondoren, Europako abenturari ekin zion. Errumaniako Baia Mare taldean jokatu zuen, bertako Liga irabaziaz 2013/14 sasoian.

Azken denboraldi hau, Community Cup-ean egon da  Hegoafrikako Old Selbornians taldearekin.

 

 

 

 

Izena: Shane Michael Spring

Jaiotze data: 1988/03/25

Altuera: 186 zm

Pisua: 96 kg