Valentin Cruzek taldean jarraituko du beste urtebete, Ordiziako proiektuaren alde eginez

Valentin Cruzek eta Ordizia Rugby Elkarteak akordio berria hitzartu dute. Honen bidez joko-irekitzaile argentinar baliotsuak denboraldi bat gehiago egingo du Ampo Ordiziarekin. Cruz aurreko denboraldian Ohorezko Dibisioan puntu gehien egin zituen jokalaria da eta Ampo Ordiziaren proiektua sendotzen jarraitzeko apustu egin du, proiektu berriei ekiteko erabakia hurrengo denboraldirako atzeratuz.
Ordiziako klubarentzat oso albiste ona da hau, taldeko erreferente eta, bere postuan, ligako jokalari hoberenetakoa baita. Bere tantoak eta joko-zuzendaritza erabakigarriak izango dira eta geroz eta lehiakorragoa den ligan konpetitzeko gai egingo du.