Onartuta datorren denboraldiko egutegia

Zozketa, hilaren 26ean

Madrilen larunbatean egindako asanbladan 2017/2018 denboraldiko egutegia onartu zuten estatuko klubek.

Ohorezko Dibisioko lehia AMPO Ordiziarentzat irailaren 17an hasiko da. Hamabi talde dira  joan-etorrian neurtuko direnak, 22 partidu jokatuz. Ondoren, lehenengo seiak titulua jokatuko dute play off bidez, egutegiaren arabera ezarritako egunetan. Talderen batek Europako kluben arteko lehiarik izango balu datu horietakoren batean, beste dataren batean jokatuko ditu play off-ak. Ligako finala maiatzaren 27an jokatuko da eta Kopakoa apirilaren 29an.

Ohorezko B mailara azken sailkatua jeitsiko da. Honen aurrekoak, sailkapeneko 11.enak, mailari eusteko aukera Ohorezko B mailako azken faseko bigarren sailkatuarekin jokatuko du.

Lehiaketako zozketa uztailaren 26an 12:00etan egingo da.

Egutegia jasotakoan emango du ezagutzera Ordizia Rugby Elkarteak.