ARGAZKIA: Nohan Alberdi
23 urtez azpikoen partida ostegunean
Adi, 23 urtez azpiko taldeak ez baitu asteburuan jokatuko, baizik eta ostegunean izango dute partida. Asier Pazosek entrenatutako taldea Getxora joan beharko da denboraldi erregularreko azken partida jokatzera.
Norgehiagoka oso grrantzitsua da ordiziarren interesetarako. Momentu honetan, taldea FC Bartzelonaren azpitik bigarren postuan kokatuta dago sailkapenean, hau da, play-offetarako sailkapena ematen duen azken postuan. Hori bai, helburu hori lortu nahi badute, ostegunean minimo puntu bat lortu beharko dute Getxoren kontra.
Bizkaitarrak laugarren postuan daude, baina oraindik sailkatzeko aukerak dituzte aurkariek baino bi partida gutxiago jokatu baitituzte. Beraz, bi taldeentzako interesetarako partida oso garrantzitsua izango da ostegunean 12:00etan Faduran jokatuko dena.