Nota honen bitartez Ordiziako I.en Beterano Txapelketan egingo ditugun aldaketa batzuen berri eman nahi diegu zaletu guztiei.
Txapelketaren konbokatoria udaran egin izanak eta txapelketak Frantziako Errugby Mundialarekin batera topatzeak, ainbat ekipoetatik ezin etorria adieraztea ekarri du.
Hau honela izanik Ordizia Rugby Elkarteko Zuzendaritzak txapelketa datorren urteko ekainera pasatzea erabaki du (ekainak 1 eta 2), urteurren ospakizunen bukaerara.
Ala ere eta 50. Urteurren ospakizunak irailean hasi nahi ditugunez, etortzeko prest agertu diren bost taldeekin Beterano Topaketa bat egingo degu.
Modu honetan 50. Urteurrenari hasiera emango dioten ekitaldiak 22 eta 23an egingo ditugu aurreikusita bezala.
Aurre-txapelketako bezpera. 2023ko irailaren 22a, ostirala Barrena Kultur Etxean
18:00-18:30: Udal ordezkarien eta gaur egungo Zuzendaritzaren harrera, historikoki klubean parte hartutako jokalari, entrenatzaile, lehendakari, zendutakoen familiartekoei eta klubaren sorreran bere laguntza eman zuen Ordiziako Mendizaleak Elkarteari. Bide batez aurten 50 urte betetzen dituzten Ordiziako Txistularien ordezkariak ere gonbidatuko dira.
18:30-19:30 Errugbiaren kulturari buruzko hitzaldia. Euskal Errugbiaren bilakaera 1973-2023. Etorkizuneko erronkak.
19:30-20:00 Ordizia Rugby Elkartearen historia erakusketaren irekiera.
20:00-21:30 Lagunarteko zurrutada eta pintxo jatea
Aurre-Torneo-eguna. Larunbata, 2023ko irailaren 23a
9:00-10:00 Jokalariei eta lagunei harrera Altamiran eta jokalarien akreditazioa
10:00-13:30 Sailkapen partidak Altamirako bi zelaietan.
13:30-14:00 Anaiarteko bermuta.
14:00-15:30 Bazkari xumea. Altamirako parkinean
15:30-17:00 Partida ofiziala (neskak? Sub18?)
17:00-19:30 Playoffak eta sari banaketak
20:30-21:30 Errugbykalejira Ordiziako kaleetan zehar.
21:30-23:00 Afari herrikoia Beti Alai pilotalekuan.
