Argazkia: Ina Olaizola
AMPO ORDIZIA VS BARÇA RUGBI KRONIKA
Amaitu da denboraldia Ampo Ordiziarentzat. Gaur hasten zuen Iñigo Marotiasen taldeak horrenbeste desiatu diren play-offak, eta tamalez, nahi baino lehenago amaitu da ametsa. Gaur, Altamiran, Ampo Ordiziak 9-16 galdu du Barça Rugbiren kontra.
Ezinbestekoa zen ordiziarrentzat kanporaketa hau etxean jokatzea. Denboraldi honetan Altamira Amporen gotorleku bilakatu da eta gaur arte etxean partidarik galdu gabe zeuden Marotiasen jokalariak. Gaur, ordea, aurkaria hobeagoa izan da, eta taldea ligako lehiatik kanpo utzi duen lehenengo porrota etorri da.
Joko gutxiko norgehiagoka ikusi dugu gaur Altamiran. Kanporaketetan gertatzen den moduan, taldeek ez dituzte arriskuak hartu nahi izan eta hanka joko asko egon da. Lehnengo minutuak taldeak elkarri neurria hartzeko erabili dituzte. 5. minutuan iritsi da markagailua irikiko zuen lehenengo zigor kolpea, Valentin Cruzek gauzatu duena. Esan bezala, puntu gutxi ikusteko aukera izan dugu eta lehenengo zati guztian beste zigor kolpe bat besterik ez da gauzatu. Hau ere, Valentinek barrura. Partida atsedenaldira 6-0 iritsi da.
Bigarren zatian, ordea, Bartzelonako jokalariak hobeto atera dira zelaira. 43. minutuan touch baten ondoren, kataluindarren aurrelariek maul bikain bat osatzea lortu dute eta entsegura arte sartu dira. Bautista Guemesen gauzatzearekin batera, Barça Rugbi lehenengoz aurretik jarri da markagailuan. 49. minutuan etorriko zen goierritarren erantzuna, eta azken puntuak, kasu honetan ere Valentik Cruzen zigor gauzatutako zigor kolpeari esker.
Pozak ez die asko iraun Marotiasen jokalariei 52. minutuan Bautista Guemesek berriro aurretik jarri baitu markagailuan bere taldea. Ampo Ordiziak ezin izan du lehenengo zatian izan duen domeinua bigarrengoan izan, eta 60 minutuan Guemesek aldeak handitu ditu markagailuan, kasu honetan Drop bati esker. Partida amaitu baino lehen, beste bi zigor kolpe gauzatu ditu kataluindarren joko banatzaile argentinarrak. Marotiasen jokalariek amaierara arte borrokatu dute, bigarren zati amaieran bi aldiz lortu dute aurkarien bosteko marrara iristea baina azken metro horietan ez dira fin ibili goierritarra.
Buruak altsa, eta hurrengo denboraldiari begira jartzea besterik ez da geratzen. Animo gaztek!