Garagardo azoka amaitu da: eskerrik asko guztioi!

Ordizia Rugby Elkarteko zuzendaritzak lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkie Garagardo Azokaren 2021eko udazkeneko edizioan parte hartu duten guztiei.


Ez dugu inor ahaztu nahi, eta horregatik eskerrak ematen dizkiegu egun hauetan ekitaldian lan egin duten pertsona guztiei, jokalariei eta boluntarioei, egunotan azoka girotu duten musikariei, Belatzi eta Burrunbazaleri, Erramuni astelehen honetan prestatu digun paella bikainagatik, Ordiziako Udalaren esanetara eta prestutasunagatik, eta aipatu gabe egon arren, oinarrizkoak  diren guztiei, bere ahaleginik gabe, aurrera egiteko gai izango ez ginatekeelako.


Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu frontoira hurbildu diren guztiei, zaleei, bazkideei eta errugbiko lagunei, beraientzat pentsatuta dagoelako lan hau guztia, eta haiek gabe ez lukeelako zentzurik izango.


Datorren urteko edizioan ikusiko dugu elkar ekainean!


Eskerrik asko!