ARGAZKIA: Ina Olaizola
AMPO ORDIZIA vs ALCOBENDAS ATARIKOA
Datorren igandean, 12:00etan, Ampo Ordizia eta Madrilgo Lexus Alcobendas taldeen artean errugbi ederra ikusteko aukera izango da. Les Abellesen aurkako garaipenaren ondoren, ordiziarrak laugarren postuan daude taulan, 33 punturekin, eta madrildarrak bigarren postuan daude, 41 punturekin, Vrac Quesos Entrepinares liderrarengadik puntu batetara.
Talde madrildarra titulu guztien lorpena borrokatzeko egindako taldea da, eta liga osoko plantilla konpentsatuena du. Madrilgo eskuadrako jokalarien artean, nabarmentzekoak dira Perotti ligako saiatzaile gorena, Van Den Berg, Molinero edo Javier López ostikatzailea, puntu gehien lortu duen ligako bigarren jokalari gorena Valentín Cruzen atzetik. Aipatzekoak da ere Ampo Ordizia Xabier Martín kanteranoa, Madrileko misterreko errotazioetan sartu den eta selekzioak deitu duen jokalaria.
Partida honek balio bikoitza du, partidan lortutako puntuek bigarren faserako balio dutelako. Bi taldeak liga irabazteko Top 6 talderako sailkatu dira, eta jai egunean irabazitakoa bigarren ligaxka honetarako erabakiorra izango da, Lexus arerio zuzenaren aurkako puntuak bait dira hemendik aurrera benetan bakarrik balio dutenak. Argi dago igandeko partidarako kontzentrazioak bortitza izan behar duela, eta akatsak gutxienekoak, Tiki Inchaustik zuzendutako taldeak ez baitu barkatzen markagailuan puntuak batzeko aukerarik.
Iñigo Marotías herriko misterrak langile guztiak ditu eskura, eta Lexus Alcobendasekin aritzeko, ohorezko XVan denak parte hartzeko moduan egongo dira. Mister ordiziarrak duen benetako buruhauste bedeinkatua, izan ere, ohikoak ez direnen artean minutuak banatu dituen aldietan, ederki erantzun diote, eta horren erakusgarri dira Bartzelona eta Les Abelles kontrako azken norgehiagokak, non jokoan zeuden bost puntuak lortu diren.
Beste ekipoei dagokionez, Moyua Goierriko 23 urtez behekoen taldea Kantabriako lurretara joango da larunbatean, arratsaldeko 4ei aurre egiteko San Roman zelaian, Santanderko Independiente aurrean. Pazosek zuzendutakoak taulako bigarren postuan daude, 16 punturekin; santanderinoak, berriz, 23 urtez azpikoen ligako B taldearen sailkapena ixten ari dira.
Azken aldian, ordiziarrak oso partida osoak egiten ari dira, beraiek adina eta esperientzia gehiago daukaten taldeen aurrean, baina argi dago beldurrik ez dagoela, eta sub23 ligaren alde borrokatu nahi dutela, benetako helburua eta helburua ahaztu gabe: lehen taldea jokalariz hornitzea.
Euskal ligako taldeari dagokionez, Kanpazar-Arrasate-Ordizia Lapurdiko Sarako Izarraren aurka arituko da Arrasaten, Mojategi zelaian.
Harrobiko taldeek euskal ligarekin jarraitzen dute eta aste honetan Donostiako Bera-Berarekin tokatuko zaie. 16 eta 18 urtez azpiko Labelan Ordizia taldeak aurrez aurre izango dira datorren larunbatean, 11:30ean eta 12:30ean, Altamiran, bere adineko Bera Bera ekipoak, denboraldiko bigarren topaketan.