Ampo Ordizia vs Barça Rugbi kronika
Ezin izan dugu garaipen batekin hasi denboraldia gaur Altamiran. Partida oso parekatua izan da hasi denetik amaitu denera bitarte, baina, azkenean detaile txikiek Bartzelonari eman die garaipena puntu bateko aldearekin besterik ez, 30-31.
Partida hasi bezain pronto, bigarren minutua besterik ez zenean aurreratu da markagailuan Ampo Ordizia. Baina, alaitasunak gutxi iraun du, hiru minutu beranduago Bartzelonak entregu bat sartu baitu. 10. minutuan, Ordiziak denboraldiko lehenengo entsegua lortu du. Alboko saketik egindako maul baten bitartez etorri da Oier Goiak gauzatu duen entsegua. Atsedenaldiaren aurretik, ordea, Bartzelonak bi entsegu gehiago sartzea lortu du, aldageletara markagailuan 4 puntuko aldearekin joanez, 13-17.
Bigarren zatian Federicoren mutilak kataluniarrak baina hobeto zelairatu dira, eta horren erakusle da 45. minutuan Antxon Iriondok sartu duen entsegua. 15 minutu beranduago, eta ordiziarrek partida kontrolpean zutela zirudienean etorri da Bartzelonaren kolpea 60. minutuan berriro aurretik jarri baitira markagailuan entsegu baten bitartez. Ondorengo minutuetan bi taldeek beste entsegu bana sartzea lortu dute, eta amaieran Ampo Ordiziak aldeak murriztea lortu du Valentin Cruzek gauzatutako zigor kolpearekin. Baina, Federicoren mutilei ez die puntu gehiago eskuratu, eta horrela, garaipena lortzeko denborarik eman.
Hurrengo astean atsedena izango du Ampo Ordiziak, eta bi aste barru Les Abellesen bisita jasoko dugu, berriro, Altamiran.
Asteburuko gainontzeko emaitzei dagokionez, 23 urtez azpiko taldeak ere ezin izan zuen garaipenik eskuratu larunbatean. Iñigo Navarroren eta Fisaren mutilek lehenengo zati bikain bat egin zuten atsedenera markagailuan aurretik joanez. Baina, bigarren zatian Valladolideko taldeak beste erritmo bat jarri zion partidari, eta, azkenean, 41-20 garaipena eskuratzea lortu zuten.
Eta, neska taldeak, ere, asteburu honetan hasi behar zuen denboraldian, baina partida bertan behera utzi behar izan da.