Ampo Ordizia vs Ciencias Enerside kronika

Ligako finalerdietan gaude. 

Gaur zita garrantzitsua genuen Altamiran. Sevillako Ciencias taldearen bisita jaso dugu Ordizian. Bi talde finalerdietako postu baten bila. Partida lehiatua eta gogorra espero zen, eta horrela izan da. Gainera, egin duen beroak gogortasuna gehitu dio gaurko norgehiagokari.

Partida ezinhobe hasi da ordiziarrentzat. 7. minutuan Asier Alvarez de Eulate entsegu bat lortu du aurrelariek egindako maul bikain bati esker. Baina pozak denbora gutxi iraun du, 3 minutu beranduago etorri baita sevillarren erantzuna beste entsegu batekin. Lehenengo zatian ez dugu entsegu gehiago ikusteko aukerarik izan, baina bai zigor kolpeak. Epaileak jokalariak atseden hartzera bidali aurretik sevillarek bi zigor kolpe gauzatu dituzte, eta ordiziarrek bat. Partida atsedenaldian 10-13 zegoen. 

Lehenengo zatiaren antzera, bigarrena ere ordiziarren alde hasi da Oier Goiak lortu duen entsegu batekin. 57. minutuan iritsiko zen Axel Paparen entsegua sevillarrak berriro aurretik jartzeko. 61. minutuan Valentin Cruzek partida berdintzea lortu du zigor kolpe batekin. Hurrengo 20 minutuetan Cruzek beste zigor kolpe bat gauzatzea lortu du eta drop bat ere sartu du markagailuan aldean handitzeko. Partidako azken txanpan sevillarrek gogor bultzatu dute eta entsegu bat sartzear ere egon dira, baina azkenerako goierritarrek markagailuari eutsi eta finalerdietarako sailkapena lortu dute. Azken emaitza 26-20 izan da. 

Finalerdiak maiatzaren 28-29ko asteburuan jokatuko dira Valladoliden, eta aurkaria SilverStorm El Salvador izango da.