Ampo Ordizia vs Ciencias Enerside kronika
Kontrolpean zegoela zirudien partida batean, sufrituz lortu du garaipena Ampo Ordiziak. Lehenengo zatia ezin hobe hasi dute ordiziarrek, sevillarrak baino hobeto zelairatuz. Baina bigarren zatian domeinua Sevillarena izan da eta nahiz eta garaipena lortu, Marotiasen mutilek gogotik sufritu behar izan dute gaur.
Esan bezala, partida hasi bezain pronto, 4. minutuan lortu du Alain Arañak partidako lehenengo entsegua jokaldi bikain baten ondoren. Entsegua Valentinek gauzatu, eta lehenengo bost minutuak pasatzerako ordiziarrak jada 7-0 zeuden aurretik. Eta 12. eta 16. minutuetan etorri dira Eneko Salinasen bi entseguak. Lehenengo 16 minutuetan lortu ditu Ampo Ordiziak partidako puntu guztiak.
Sevilarren aldetik erreakzioa espero zen, eta etorri da. 38. minutuetan etorri da lehenengo entsegua andaluziarrentzat. Atsedenaldian markagailua 19-7 zegoen. Bigarren zatian entsegu bat besterik ikusteko aukerarik ez dugu izan, eta sevillarren aldekoa izan da. Azkeneko 15 minutuetan Cienciasek asko estutu du eta zenbait kasutan Marotiasen mutilak estu ibili dira punturik ez jasotzeko, baina azkenerako markagailuari eutsi diote eta garaipena eskuratu dute, 19-12.
Beste garaipen bat etxean lortzen duguna. Garbi dago Altamira dela ordiziarren gotorlekua eta aurkariak gogor ahalegindu beharko direla Ordiziako zelaitik puntuekin ateratzeko.