Ampo Ordizia vs Complutense Cisneros atarikoa

Urteko lehenengo partida jokatuko du Ampo Ordiziak Altamiran larunbat honetan, arratsaldeko 16:00etan, Madrilgo Complutense Cisneros taldearen kontra. 

Lehia gogorra izango dugu bihar Altamiran. Ampo Ordizia gabonetako geldialdia iritsi baino lehen errugbi ederra egiten ari zen eta emaitza onak lortzen ari zen. Egiari zor, denboraldia ez zen hasi hasi zitekeen modurik hoberenean. Baina Federicoren taldeak egoerari buelta eman eta partida onak jokatzen ari zen. Biharkoa urte berriko lehenengo partida izango da, eta ordiziarrek dinamika on horri jarraipena eman nahi die. Goierriko taldea momentu honetan sailkapeneko zazpigarren postuan aurkitzen da, lau garaipen eta hiru porroteko balantzearekin. 

Complutense Cisneros izango da larunbatean Altamiran bisitari izango dugun taldea. Madrildarrak denboraldi bikaina egiten ari dira. Momentu honetan atzetik dauden sailkapenean, bederatzigarren postuan hain zuzen ere, hiru garaipen eta lau porroteko balantzearekin. Baina, partida zailetan irudi ona ematen duen taldea da, eta seguru Altamirako zelaira ordiziarrei gauzak zail jartzeko asmoarekin aterako direla. 

Esan bezala, Ohorezko Mailako 9. jardunaldiari dagokion partida, larunbatean jokatuko da Altamiran, arratsaldeko 16:00etan. 

Asteburuko beste partidak. 

23 urtez azpiko taldeak, ere, asteburu honetan emango dio hasiera urteari Bizkaia Gernikaren kontrako derbiarekin. Iñigo Navarro eta Fisaren taldea hirugarren postuan dago sailkapenean bost garaipen eta lau porroteko balantzearekin. 10. jardunaldiari dagokion partida hau larunbatean jokatuko da, arratsaldeko 16:00etan Gernikako Urbieta errugbi zelaian. 

14 urtez azpiko taldeak emango dio hasiera asteburuari larunbatean 10:00etan Altamiran La Unicaren kontra jokatuko duen partidarekin. Eta asteburuko azken partida 12 eta 10 urtez azpiko taldeek jokatuko dute igandean 10:30tan Gamarran. Ordiziako taldean gain, bertan egongo dira: Gaztedi, Bera Bera eta Arrasate.