Ampo Ordizia vs La Vila atarikoa

Bigarren itzuliko lehenengo partida jokatuko du Ampo Ordiziak larunbat honetan Altamiran. Lehenengo itzulian ez zuen 6 onenen artean sailkatzerik lortu Ordiziak, eta, horregatik, bigarren itzuli honetan lehenengo bi postuetan sailkatu beharko du play-offetan sartu ahal izateko. 

Lehenengo itzulia ez da nahi zen moduan joan goierritarrentzat. Zortzigarren postuan amaitu du taldeak bost garaipen eta zazpi porroteko balantzearekin. Zelaian erakutsitakoa ez da txarra izan, baina emaitzek ez dute lagundu, eta, horren ondorioz, Ampo Ordiziak bigarren itzuli honetan lehiatu beharko du lehenengo bi postuetan sartu, eta play offetara bidea emango dion postua lortzeko. Hala ere, ez dira zerorik hasiko goierritarrak, lehenengo itzulian lortutako puntuak mantenduko baitira bigarren itzulirako, hau da, sailkapen birtualean bigarren postuan dago Federicoren taldea. 

Larunbateko aurkaria La Vila izango da. Valentziarrentzat denboraldi zaila eta gogorra izaten ari da hau. Oraindik ez dute garaipenik ezagutzen, hau da, jokatutako hamabi partidetatik, hamabiak galdu dituzte. Bigarren itzuli hau aukera berri bat izan daiteke beraientzat ez jaisteko borrokan bizirik mantendu ahal izateko, eta, ziur, garaipena eskuratzeko intentzioarekin aterako direla Altamirako berdegunera. 

Esan bezala, partida larunbatean jokatuko da, arratsaldeko 16:00etan, Ordiziako Altamira errugbi zelaian. 

Asteburuko gainontzeko partidak. 

Asteburu honetan partida guztiak larunbatean jokatuko dira. Lehenengo taldea jokatzen 14 urtez azpikoa izango da, 12:00etan, Riojaren kontra Altamiran. Ondoren, 16 urtez azpiko taldeari egokituko zaio jokatzea, 13:15etan Altamiran Hernaniren aurka. Eta amaitzeko, arratsaldeko 18:00etan 18 urtez azpiko taldeak jokatuko du Altamiran aurkari berdinaren aurka, Hernanirek kontra.