Ampo Ordizia vs La Vila atarikoa
Joan den jardunaldian Valentzian izandako porrot mingarriaren ondoren, Ampo Ordiziak mendekua hartzeko aukera du Altamirako estadioan eguerdiko 12etan Ampo eta C.R La Vila taldeen artean jokatuko den partidan.
Dena den, Iñigo Marotiasen mutilek sailkapeneko laugarren postuan jarraitzen dute 25 punturekin eta Alacantekoak hamaikagarren postuan daude 9 punturekin.
Inork ez dezala pentsa partida erraza izango denik sailkapenean dagoen aldea ikusita, Ohorezko Mailan edozein taldek du partida bat irabazteko gaitasuna. Horren froga Goierrikoek Les Abellesen aurka izan zuten 12 minutuko bajualdia da, 3 entsegu eta 21 puntu kostatu zitzaiena. Ziur lezioa ikasi dutela eta kontzentratuta egongo dira neurketako 80 minutuetan.
Alacanteko taldea internazional samoar ohi eta El Salvadorreko jokalari ohia den Joe Mameak zuzentzen du. Neguko merkatuan, emaitzek laguntzen ez zutela ikusita, Zaragozako Fenix Errugbitik etorritako bi jokalarirekin indartu da, eta ordiziar ohia du bere taldean, oso ezaguna eta Joan Tudela hirugarren lerro kementsua.
A priori Alacanteko taldeak aldaketa gutxi egin ditu hasierako XV.ean eta, Ampo Ordiziak bere armairu-hondoa aprobetxatu eta garaipena lortu behar du, horrela, taulako Top 4an finkatzeko.
Aurreko jardunaldian izandako porrota oso garestia izan zen Goierrikoentzat, bere taldeko hainbat kide lesionatu egin baitziren. Astean zehar izango duten bilakaeraren zain, azkar osatzea opa diegu guztiei.
23 urtez azpiko ligako Moyua Goierriri dagokionez, arratsaldeko 4etan Gernika Rugby hartuko du Altamiran ligako bederatzigarren jardunaldiko partidan. Xabi Rodriguezen taldeak partidarik galdu gabe jarraitzea eta garaipenenak zenbatzen jarraitzea espero du, baina klubak argi dauka prestakuntza lehenesten dela emaitzen aurretik.
Harrobiko gainerako taldeen artean, 16 urtez azpiko ligako Labelan Ordiziak bakarrik du partida ofiziala. Larunbatean bertan Iruñera joango dira, goizeko 11etan Unika R.T taldearen aurka jokatzeko, UPNA zelaian.
Kluba Kawa Leaumari omenaldia prestatzen ari da urtarrilaren 29an, larunbata, arratsaldeko 4etan Sevillako Ciencias Enerside taldearen aurka jokatuko den partidaren ondoren. Diru bilketa bat jarri da, bikotekidearentzat zorigaiztoko galera eragin duen egoera konpontzeko.
Dohaintzak Bizum bidez (660 455 198 zenbakia) eta banku-transferentzia bidez (kontu-zenbakia) egin ahal izango dira.
ES48 3008 022511 4597388927