Ampo Ordizia vs Pozuelo atarikoa

Ampo Ordiziak Pozueloren aurka jokatuko du igande honetan Altamiran.

Ordiziarrak garaipen on bat eskuratu zuten pasa den jardunaldian Belenosen aurka Asturian. Federicoren taldeak bigarren zati sendo bat egin zuten, denboraldiko jokorik ikusgarrienetariko bat eskainiz. Goierriko talde play-offak jokatzeko aukera ematen duen azken postuan dago momentu honetan, zazpi garaipen eta zazpi porroteko balantzearekin. Helburua garbia da, liga irabazteko borrokan aritzea, baina horretarako sendo eutsi beharko dio Federicoren taldeak postu horri. Asteburu honetan, Pozueloren aurka, dinamika onarekin jarraitu eta aurkariei ateratzen dien aldea handitzeko aukera izango du Ampo Ordiziak. 

Aurkaria, Pozuelo, 10. postuan dago sailkapenean bost garaipen eta bederatzi porroteko balantzearekin. Madrildarrek ezin izan zuten garaipenik eskuratu azken jardunaldian Les Abellesen aurka. Igandean Altamirako berdegunera garaipena eskuratzeko asmoekin aterako dira, zalantzarik gabe. 

Esan bezala, partida Igandean jokatuko da, 12:00etan, Altamirako errugbi zelaian. 

Asteburuko beste partidak

Asteburuari hasiera 16 urtez azpiko taldeak emango dio 11:15etan La Unicaren kontra Iruñan. Ondoren, 18 urtez azpiko taldearen txanda izango da aurkari berdinaren aurka eta eszenatoki berberean. 

Neska taldeak 13:00etan jokatuko du Errioxan, eta larunbata amaitzeko 14 urtez azpiko taldearen txanda izango da, Donostian jokatuko baitute 13:00etan Bera Beraren aurka.