Ampo Ordizia vs SilverStorm El Salvador kronika

Amaitu da gure ibilia aurtengo errege kopan. Taldeak amaierera bitarte borrokatu du gaur finalerako txartela lortzeagatik, baina garaipenak alde egin digu. 

Partida emozioz beterikoa izan da asi denetik, amaitu denera arte. 12. minutuan aurreratu da Valladolideko taldea entsegu baten bitartez. Gainera Samuel Katz ostikatzaileak entsegua gauzatzea lortu du markagailuan aldean handitzeko, 7-0. Ordiziarren erantzuna, ordea, 3 minutu beranduago etorri da Lander Mujikak gauzatu duen zigor kolpe batekin. Ordiziarren lehenengo zatian akats ugari egin dituzte, eta El Salvadorrek akats horiek baliatu ditu markagailuan aldeak handitzeko bi zigor kolperi esker. Atsedenaldian markagailua 6-13 zegoen, eta aldea handiagoa izan zitekeenaren sentsazioarekin. 

Bigarren zatia, ordea, desberdina izan da eta Iñigo Marotiasen mutilak hobeto zelairatu dira. Hala ere Valladolideko taldea izan da markagailuan lehenengo kolpea eman duena, berriro, zigor kolpe bat gauzatuta. 61. minutuan iritsi da ordiziarren lehenengo entsegua Andell Loubserren eskuetatik eta Lander Mujikak gauzatu duena markagailuan aldeak murrizteko.

Hala ere, El Salvadorrek ez du denborarik galdu entsegu horri erantzuna emateko eta 5 minutu beranduago beste entsegu bat sartzea lortu dute gaurko bisitariek. Lander Mujikak sartu ditu partidako azken puntuak partidari emozioa gehitzeko, baina jada aldea handiegia zen eta ezin izan dute ordiziarrek markagailua iraula. Amaiera: 16-23

Aipatu dugun moduan, partidan emozioa goitik egon da, eta uneoro partida bi taldeetako edozeinek irabazteko aukerak zituenaren sentsazioa zegoen. Ordiziarrek lan bikaina egin dute, baina gaurkoa akats gutxien egin dituen taldeak irabazi du,eta talde hori SilverStorm El Salvador izan da. Amesten jarraitu beharko dugu.