Ampo Ordizia vs UE Santboiana kronika
Ampo Ordiziak garaipen batekin amaitu du denboraldi erregularra. Moyua Goierrik, ordea, ez du zorterik izan eta finalerdietan erori da Les Abellesen kontra.
Asteburu hau garrantzitsua zen klubarentzako. Alde batetik Ampo Ordiziak ligako final laurdenak etxean jokatzea zuelako jokoan, eta beste alde batetik 23 urtez azpiko taldeak ligako finalean egotea zuelako jokoan.
Ampo Ordiziak gaur oso partida serioa jokatu du eta horri esker UE Santboiana mendean Hartzea lortu du. Partidua hasi eta segituan, 3. minutura iristerako, aurreratu dira ordiziarrak Julen Goiak sartu duen entsegu bati esker. gainera, ondoren Valentin Cruzek bi puntu gehiago eskuratu ditu, beraz, 3. minuturako Ampo Ordizia 3-0 zegoen aurretik markagailuan. Santboianaren erantzuna, ordea berehala etorri da, 2 minutu beranduago, eta kataluniarrek partida berdintzea lortu dute. Jarraian, beste bi aldiz kolpatu du Santboianak, baina 34. minutuan Oier Goiak entsegu bat lortu du eta taldea berriro aurretik jarri du markagailuan. Partida atsedenaldira 17-15 joan da.
Bigarren zatia hasi eta hamar minutura kataluniarrek zigor kolpe bat gauzatzea lortu dute berriro aurretik jartzeko markagailuan. Baina ordiziarrek, besoak jaistetik urruti, entsegu batekin eman diote erantzuna aldeak berriro handitzeko. Bolada onari Andell Loubserrek eman dio jarraipena beste entsegu bat sartuz eta markagailuan tarte handi bat jarriz. Bazirudien Ampo Ordiziak egoera kontrolpean zuela, baina oraindik UE Santboianaren azken bultzada bat geratzen zen. Azkenean, garaipena etxean geratu da 34-32.
Garaipen honi esker taldeak Play Offetako final laurdenak etxean jokatuko ditu, Altamiran, Ciencias talde sevilarraren kontra.
23 urtez azpiko taldeak, ere, hitzordu garrantzitsua zuen gaurkoan Valentzian Les Abellesen kontra. Kasu honetan, ordea, ezin izan dute garaipenik eskuratu eta ezin izango dute, pasa den urtean egin zuten moduan, Ligako finalik jokatu. Partidaren emaitza 49-21 izan da.