Prozesio eta kapiroterik ezean, kategoria goreneko errugbia itzuliko da igande honetan, 12:00etan, Altamirako zelaira, Ampo Ordizia eta Universidad de Burgos Bajo Cero taldeen arteko partiduarekin, Ohorezko Mailako Ligako bigarren faseko hirugarren jardunaldia delarik.

Gaur egun, Burgosko taldea bosgarren postuan dago taulan, 12 punturekin, Iñigo Marotiasek zuzentzen dituenak, berriz, laugarrenak dira, 15 punturekin. Play-off-eko titulurako hurrengo partiduei begira, funtsezkoa da laugarren postuari eustea, lehen kanporaketan aldeko kantxa faktorea bermatzen baitu. Ordiziako garaipen batek ziurtatuko luke ia posizio hori, nahiz eta bigarren fasea amaitzeko bi partida falta.

Lehen fasean Gaztelako lurretan jokatu zen partidan, Burgosko taldeak 27-24 estu bategati irabazi zuen . Topaketan, Goierrikoek garaipena izan zuten esku artean azken unera arte, eta, beraz, soberan dago esatea Marotiasenek sensazio txarra kentzeko dena emango dutela , garaipenaren bidera itzuli eta Altamirako feudoari eutsi nahi diotela.

Aparejadores tituluen alde borrokatzeko egindako taldea da. Bertan, eta etxeko jokalariak eta Fede Casteglioni, Juan Pablo Guido, Leandro Wozniak edo Ien Ascroftalm-Leigh ordiziar ohiaren neurriko fitxaketekin nahasten dituzte. Kanpoko jokalari asko izan arren, fitxakenten  boom mediatiko hori aprobetxatu dute estatuko errugbiko harrobi emankorrenetako bat lortzeko.

Igandeko partidarako, Ordiziako misterrak Julen Goia kapitaina berreskuratu du, eta Eneko Salinas hirugarren lerroa ezin izango da partidatik atera, El Salvador Silverstormaren aurrean Valladolideko lurretan izandako kanporaketaren ondorioz.

Gainerako partidei dagokienez, Kanpazar Arrasate Ordizia Euskal Ligako taldeak larunbatean Bera Bera donostiarra jasoko du Altamirako zelaian, Ordizian.

Azkenik, azpimarratu behar da igande goizeko 11etatik aurrera, Altamirako autobusaren aparkalekuan, klubak udari begirako arropa berria jarriko duela salgai. Entitatearen web orriaren bidez ere eros daiteke: www.ordiziarugby.eus