ARGAZKIA: Nohan Alberdi
AMPO ORDIZIA vs UNIVERSIDAD DE BURGOS BAJO CERO KRONIKA
Ampo Ordiziak etxean jokatutako partida guztiak irabazita amaituko du denboraldi erregularra. Gaurkoa, garaipen erosoa izango zela zirudien. Ordiziarrak aurretik iritsi dira atsedenaldira, eta, bigarren zatia ere puntuak sartzen hasi dute. Baina, ez dago sufritu gabeko garaipenik, eta gaurkoa, horren adibide garbia izan da.
7. minutuan jarri dira aurretik burgostarrak David Weersmanek gauzatutako zigor kolpe bati esker. Lehenengo zatiko lehenengo erdian ez dugu errugbi onik ikusi. Taldeak ez zuten jabetzaren nagusitasuna hartzerik lortzen eta asko kostatzen zitzaien euren jokoa ezartzea. 25. minutuan iritsiko ziren etxekoen lehenengo puntuak, Valentin Cruzen ostiko bati esker.
31. minutuan iritsiko zen norgehiagokako inflexio puntua. Valentin Cruzek ondo ikusi du defentsaren atzea zuloa eta honek botatako ostikotxoa Joubertek hartu du entsegua egiteko. Entsegu honi, 34. minutuan beste batek jarraituko zion. Kasu hontean, asko landutako jokaldi baten ondoren, Joubertek hautsi du defentsako lehenengo lerroa eta Oier Goiari eman dio baloia honek entsegua gauzatu dezan. Atsedenaldira ordiziarrak 17-3 iritsi dira aurretik.
Bigarren zatia, hasi zitekeen modurik hoberenean hasi da, entsegu batekin. Joubertek, egiten ari zen partidu puskari jarrai, berriro hautsi du defentsako lehenengo lerroa, eta kasu honetan Juanmanuel Lescano izan da Jouberten oparia gauzatzeko ardura izan duena. Baina, hauek izan dira bigarren zatian ordiziarren aldetik ikusi ditugun puntu bakarrak, momentu horretatik aurrera, Universidad de Burgos izan baita puntuak gehitzen hasi dena.
47. minutuan ordiziarren defentsako akats bat baliatu du Nicolas Rocariesek min egiteko, eta Gert Cronjek eman dio jarraipena, entsegu baten bidez, taldekidearen jokaldiari. 61. minutuan David Weersmanek gauzatu du zigor kolpea markagailua gehiago estutzeko eta 78. minutuan, berriro, Gert Cronjek entsegu bat sartzea lortu du kontraeraso bikain baten bidez. Azken minutuan markagailua ez da mugitu, eta norgehiagoka 24-20 amaitu da.
Esku artean zirudien norgehiagoka bat, azkenean ordua eskatuz amaitu dute Iñigo Marotiasenek. Hori bai, denboraldiaren hasieran taldeak ezarritako helburuetako bat, Altamira gotorleko billakatzea, betetzea lortu dute gaurkoan denboraldi erregularreko etxeko partida guztiak irabaziz.
Asteburu honetan Kanpazar-Arrasate-Ordiziak ere emaitza bikaina lortu du Bera Bera RT-ko bigarren taldeari 31-10 irabazi eta gero.