Andell Loubser, Ampo Ordiziarako fitxaketa berria

Andell Anwer Loubser da Ampo Ordiziako inkorporazio berria. 24 urte ditu eta atzelari edo hegal gisa jokatzen du. Zenbakiak ikusi besterik ez da egin behar bere presentziaz jabetzeko: 186 cm neurtzen ditu eta 96 kilo pisatzen ditu. Hegoafrikarra da.

Curriculum nabarmeneko jokalaria da, Hegoafrikako hautatua izan da 18 urtez azpikoetan, eta Blue Bulls XV-rekin jokatu du, U21 Currie Cup txapelketan. Aurreko denboraldian Southern Kingsekin jokatu zuen. Talde hau Pro 14an aritzen den talde hegoafrikarra da, eta bertan ekipo irlandarrak, italiarrak, eskoziarrak eta hegoafrikarrak nahasten dira. Munster, Glasgow Warriors edo Cardiff Blues bezalako taldeen aurka jokatuz, Ampo Ordiziako jokalari berriaren mailaren berri ematen digun erreferentzia garbia da.

Iñigo Marotiasek, klubeko zuzendari teknikoak, Tomas Jorge argentinarrak utzitako hutsunea bete duela azpimarratu du. “AMPO Ordiziako jokalari berriak tamaina eta errugbi maila handia ditu, eta horrek lehiakortasun-plusa emango digu, zelaian haztea eragingo diguna”

Ongi etorri, Andell!