Kluba eta Arrasateko Errugbi Taldea indarrak batzeko akordio batera iritsi dira. Taldeak Arrasate-Ordizia izenarekin Euskal Ligan parte hartuko du 

Akordioa bi taldeentzat oso aberasgarria da. Errugbiaren baloreekin bat eginez, elkarlanaren bitartez taldea aurrera ateratzea lortu baitugu. Horrela, talde baten eta bestearen beharrak asetze aldera bi taldeek bat egin dugu.

Akordio honi esker, senior taldea hiru txapelketa desberdinetan arituko da jokatzen: Ohorezko Maila, Sub23 eta Euskal Liga. 

Atzo izan zuen taldeak estreinakoz partida, emaitza ez zen ona izan 5-38 galdu baitzuten Durangoren aurka, baina garrantzitsuena, taldea aurrera atera dela eta hasi direla partidak jokatzen.