Astebukaera honetan Ohorezko Maila bueltatuko da Altamirara

Hilabete askoren ondoren eta zailtasun ugari pasa eta gero, azkenik liga bueltan da Altamira. Lehenengo jardunaldia Ordiziarren etxean jokatuko da igande honetan, urriak 25 goizeko 12:00etan.

Zaletuek partidua ikustera joateko aukera izango dute, baina gutxieneko neurri batzuk bete beharko dira guztion segurtasuna bermatzeko:

  • EDUKIERA MUGATUA
    • Bazkideek lehentasuna izango dute. (Partidura joan ahal izateko modua datozen egunetan jakinaraziko da).
  • COVID NEURRIAK
    • Altamirako sarreran eta eraikineko puntu jakinetan gela izango da.
    • Pertsonen arteko neurriak mantendu behar dira harmailan eta pistan.
  • MASKARA DERRIGORREZKOA
    • Bazkide bakoitzari klubeko maskara bana oparituko zaio bertaratzen den lehen partidan.

Jendeari berriro ikuskizun polit bat eskaintzeko deseatzen gaude. Horrenbeste egunen ondoren, eskerrak eman ere eman nahi ditugu hau guztia aurrera ateratzeko lan egin duten guztiei. Besterik gabe, Altamiran ikusiko gara. Bultz Ordizi!

Share via
Copy link
Powered by Social Snap