Asteburu honetan ere ez dugu Ohorezko Mailako partidarik izango.

Bigarren asteburuz jarraian Ampo Ordiziak ez du partidarik jokatuko. Espainiako Selekzioak Errumaniaren aurka duen partida dela eta, Iñigo Marotiasen jokalariek beste astebete izango dute indarrak hartzeko eta denboraldiko azken txanpari gogotsu eusteko. 

Hala ere, errugbia ikusteko aukera izango dugu asteburu honetan. 23 urtez azpiko taldeak ligako 9. jardunaldiari dagokion partidua jokatuko du Faduran. Asier Pazosen taldeak, pasa den igandean porrot gogorra jaso zuen F.C Bartzelonaren aurka Teixoneran. Lehenengo zati sendo baten ondoren, bigarren zatian kataluindarak markagailuari buelta ematea lortu zuten ez azkenean 4 puntuak etxean geratu ziren. Bi partida oso garrantzitsu ditu aurretik talde honek, liga irabazteko play offean egon nahi badute bi partidak irabazi beharko baitituzte. Beraz, hil ala biziko norgehiagoka izango dute 23 urtez azpikoek larunbat honetan 16:00etan Faduran, Getxo Etorkizunaren aurka. 

Moyua Goierriz gain, beste bi lagunarteko ere izango ditugu asteburu honetan. Larunbatean 12:00etan Altamiran, Labelan Ordiziak (-16) Hernaniren bisita jasoko du. Esan bezala, partida honek ez du ligako txapelketarako balioko lagunartekoa baita. Eta igandean, ordu berdinean, Neska Taldeak Errioxarren bisita jasoko du Altamiran.

Gogoratu Errugbi Eskola berriz ere martxan dela, eta igandean 9:30etik aurrera Altamiran entrenatuko dute 12 eta 10 urtez azpiko taldeek.