Asteburuko emaitzak

Errugbiko asteburu oso batek denetarik zekarkion, ona txarra baino gehiago, asteburu honetan Altamiran eta Errioxan jokatzen zuten Ordizia Rugby Elkarteko taldeei. -16ak, Logroñon, Errioxaren aurka 28-16 galdu zuen, eta -18a 14-55 nagusitu zitzaien errioxarrei egun bero itogarrian.

Ondoren Orkli Ordizia emakumezkoen taldeak jokatu zuen Errioxaren aurka, eta 38-39 estu eta aldeko batekin irabazi zuten.

Azkenik, Altamiran, Arrasate Ordizia koalizioak Gernika hartu zuen mendean, 47-5, eta Julen Barrutiak zuzentzen duen taldea bigarren postuan geratu da eus, momentuz, euskal ligako sailkapenean.