Pixkanaka taldeak ari dira denboraldien amaierara iristen, eta horrekin batera, geroz eta partida gutxiago ikusteko aukerak izaten ari gara. Dakizuen moduan, Ampo Ordizia eta Moyua Goierrik jada amaitu dituzte aurtengo beraien lanak. Beraz, protagonismoa orain beste maila batzuek hartu dute. 

Asteburu honetan lehenengo taldea jokatzen Euskal Ligako taldea izan zen. Kanpazar Arrasate Ordiziari larunbatean Durangora joatea egokitu zitzaion Durango R.T.ren aurka indarrak neurtzeko. Zorterik gabe ordea, 42-21 galdu baitzuten. 

18 urtez azpiko taldeak Iruñako taldearen bisita jaso zuten. Kasu honetan emaitza ordiziarrek eskuratu zuten garaipena Iruña R.C/UNAV 54-14 mendean hartu eta gero. 

Eta azkenik, igandea, Neska Taldeak Eibarko Neskak jaso zituzten Altamiran. Zori txarren, ordiziarrek ezin izan zuten garaipenik eskuratu eta eibartarrek 34-48 irabazi zuten.