ASTEBURUKO EMAITZAK
Partida gutxiko asteburua izan da pasa den hau gure klubarentzat. Bi partida besterik ez dira jokatu, eta biak larunbatean izan ziren.
18 urtez azpiko taldeak eman zion hasiera asteburuari. Valladolidera bidaiatu zuten gure gazteek SilverStorm El Salvadorren aurka lagunartekoa jokatzeko. Partida ligaz kanpokoa zen, hau da, lagunartekoa, eta emaitza bikaina lortu zuten 5-10 etxeko taldea garaituz.
23 urtez azpiko taldeak, ere, Valladolidera bidaiatu behar izan zuen, baina hauena bai zela ligako partida, eta oso garrantzitsua gainera. Filialak liga 3. postuan amaitzea jokatzen zuen asteburu honetan, denboraldiko azken partida baitzen. Partida oso gogorra izan zen, eta goierritarrek 46-30 galdu zuten. Aurtengoa denboraldi gogorra izan da, baina eragozpen guztiei aurre egin die gure gazteek eta azkenean denboraldia 4. postuan amaitzea lortu dute. Zorionak!