ARGAZKIA: Nohan Alberdi
ASTEBURUKO EMAITZAK
Lehen taldearen partida bertan behera uzteak klubaren aktualitatea baldintzatu duen arren, haratago bizitza dago.
Larunbatean nesken errugbi zazpiko jardunaldia jokatu zen Ordizian, bertan parte hartu zuten Hernanik, La Unicak eta Ordiziak. Jardunaldia ahalik eta hobekien joan zen, ordiziarrek pare bat garaipen eskuratu zituzten eta etorkizunera begira hobekuntza sentsazioekin amaitu zuten txapelketa
23 urtez azpiko taldea gustUra itzuli zen Ordiziara Valentzian Les Abellesen kontra 16-17 eskuratutako garaipen estuari esker eta Santboiana bigarren postuan utzi eta gero. Partidua ikaragarria izan zen bi taldeen aldetik, baina batez ere, defentsak izan ziren partidako gauzarik hoberena. Ordiziarrak aurreratu ziren hasieran zigor kolpe bati esker eta ondoren moul bidez etorri zen norgehiagokako lehenengo entsegua ordiziarren alde. Ondoren, beste zigor kolpe baten bitartez ordiziarrek aldeak handitzea lortu zuten baina segituan, lehenengo zatia amaitzear zegoela etorri zen etxeko taldearen entsegua aldeak murrizteko.
Bigarren zatia lehenengoaren antzekoa izan zen defentsak, erasoak baino hobeto ibili baitziren. Bigarren zati honetan, Valentziarrek gure jokalariei ateratako txartel hori bat baliatu zuten partida ireki eta azken txanpara arte erabaki gabe uzteko.
Defentsan berriro ere hortzak estutzea egokitu zen 72. minutuan, fase on ugariren ostean ordiziarrek lortu zuten entsegura arte. Entsegu honen bitartez Asier Pazosen jokalariek partida aldeko jartzea lortu zuten. Partidaren amaieran iritsi zen etxeko taldearentzako azken entsegua eta horrela ezarri zuten 16-17ko azken markagailua. Pozik itzuli ziren Ordiziako gazteak etxera