Asteburuko karteldegia
Hiru partiduk eta txikien entrenamenduak osatuko dute Ordizia Rugby Elkartearen asteburuko jarduera. Moyua Goierriren partidarekin hasiko gara. Partida Altamiran jokatuko du larunbat honetan, 16: 00etan, VRAC-23ren aurka. Gure taldeak norgehiagokak garaipenetan zenbatzen jarraitu nahi dute, eta ahal duten guztia egingo dute bolada ona ez galtzeko eta Valladolideko taldea mendean hartzeko, une honetan laugarren postuan aurkitzen delarik. Gogoratu VRACek jokatutako aurreko partida 20-19 estu batekin garaitu zuela Getxoren aurka. Garaipen hipotetiko batek, atzeratutako partidak kontuan hartuta, gure gazteak lehen postuan jar ditzake berriro.
Honetaz gain, bestebi partida izango ditugu asteburu honetan. Orkli Ordiziako neskak, Arrasaterekin jokatzen dutenak, Hernaniren aurka neurtuko dira, aurkari beldurgarria, Landaren larunbatean ere 15: 30ean, eta Gaur Logistca -18k Altamiran jokatuko du larunbatean ere 12: 00etan, AVK Bera Bera RTren aurka.
Igandean, Errugbi Eskolaren entrenamendua ohiko ordutegian, 9: 30etan.
