Asteburuko karteldegia

Ligako hamairugarren jardunaldia Moyua Goierrirentzat. Hauek, AMPOri erreleboa hartuko diote seniorretan, Ohorezko Mailako taldeak atsedena izango duelako asteburu honetan. Etxetik kanpo jokatuko du Getxoren aurka minus 23ak, 16: 30ean Faduran. Etxeko taldea sailkapeneko seigarren postuan dago gaur egun, eta geureak, berriz, bigarrenean. Bi taldeak berdinduta daude jokatutako partidekin. 23 urtez azpiko mutilak juxtu juxtu irabaztetik datoz, 19-17, aurreko astean etxean Burgosen aurka, eta horrek erakusten du liga honetan edozein partida irabazteko gogotik egin ehar dela lan.
23 urtez azpikoen partidaz gain, 16 urtez azpikoek eta 18 urtez azpikoek ere jokatuko dute. 16 urtez azpikoek 10: 30ean jokatuko dute Gesalaga Zarautzen aurka, ligako bigarren jardunaldian, Astin, eta 18 urtez azpikoek Ordizian, 12: 00etan, bederatzigarren jardunaldiko ligako partida, La Unicako nafarren aurka.


Igandean, 10 urtez azpikoen eta 12 urtez azpikoen entrenamendua Altamiran 9: 30etan.