Asteburuko karteldegia

Asteburu honetan, -23 eta lehenengo ekipoko partidurik gabe, protagonismoa beste talde guztien baitan geratu da, denek larunbatean jokatuz. -16 eta -18a hasiko dira, eta Logroñoko Campo de Pradoviejon, Domiberia C.R La Riojaren aurka jokatuko dute. Gazteenak, -16ak, 11:00tan edukiko du norgehiagoka, eta bigarrena 12:15tan. Segidan, nesken txanda, Logroñon ere bai, eta klub beraren aurka, 13:45tan.

Azkenekoa Kanpazar Arrasate Ordizia izango da. Hauek Altamiran arituko dira, Gernikaren aurka, arratsaldeko 16:00tan, Euskal ligako partiduan.

Zorte on denoi!