ARGAZKIA: Jesus Mari Salamanca
Atsedena asteburu honetan lehenengo taldearentzako
Espainiako selekzioak eta Georgiak jokatu behar duten partidua dela eta, lehenengo taldeak atsedena hartuko du, Goierriko agenda rugbistikoan Ordizia Rugby Elkarteko beste ekipoei protagonismoa utziz.
23 urtez azpikoa Bartzelona F.Cren aurka arituko da igandean, 11:00etan, Condal hirian. Pazosen taldekoak bi asteko geldialdi ligero baten ondoren ailegatu dira partidu honetara. Gogora dezagun Ordiziak jokatutako azken partidan 33-6 partidu irmo baten bitartez irabazi ziola Altamiran U.E. Santboianari, eta horrek sentsazio onak utzi zituen partida streaming bidez ikusten zuten zaleen artean. Heldu den erronkari aurre egiteko, misterrak, hasiera batean, jokalari zerrenda luzea du, anbizioarekin joateko aukera ematen diona. Gure mutilak hirugarren lekuan daude sailkapenea , F.C. Barcelonatik puntu batetara, eta aurrekoan garaitu zuten Santboianako taldetik, bitara. Beraz, argi dago talderik badagoela positiboan pentsatzeko.
23 urtez azpikoak ez ezik, Arrasate-Ordizia senior mailako konbinatua ere arituko da Gernikaren aurka, larunbatean, 16:00etan, Urbietako zelaian, Bizkaian. Bi kluben arteko elkarlanaren orain arteko ondorioa taulako erdiko postuak izan dira. Hau, aste honetako etxetik kanpoko garaipenarekin konpon liteke.
Neskek, pandemiak galarazten ez badu, seveneko partidoa jokatuko dute Eibarren, Unben, igandean, 12:00etan. Ea posible den oraingoan, aurreko astean partida bertan behera utzi behar izan baitzen.
Asteburuko karteldegia 18 urtez azpikoen eta 16 urtez azpikoen partidekin itxiko dugu. Bi taldeek Altamiran jokatuko dute Gaztediren aurrean larunbatean, 12:00etan eta 10:30ean bigarrenek.
Gogoratu Errugbi Eskola berriz ere martxan dela, eta 9:30etik aurrera Altamiran entrenatuko duela.