Ampo Ordiziak aurredenboraldiko lehenengo erronka izango du larunbat honetan 16:00etan Mont de Marsanseko Espoirs taldearen aurka, Altamiran. Hilaren 24an entrenamenduekin hasi eta gero, taldea berdegunean ikusteko momentua iritsi da.

Lagunartekoak badu pizgarri bat: beti ere Eusko Jaurlaritzak ezarritako COVIDi buruzko segurtasun-neurriei jarraituz, jendeak, azkenean, Altamirako harmailetara joateko aukera izango du. Denboraldi luze baten ostean, albiste zoriontsua da, jokalari eta zale guztientzako berrelkartzea. Edukiera 800 pertsonakoa izangogo da, une oro musukoa jantzita eduki beharko da eta zaleen artea metro t’erdiko distantzia mantendu beharko da.

Partidaren hasieran, aurten Goierrin ospatuko den Kilometroak jaiarekin senidetzeko ekitaldia egingo da.

Gogoratu Amporen fitxaketa berriak oraindik ez direla jokatzeko moduan egongo, eta hauen etorrera hemendik gutxira espero da.


Azkenik, mahai bat egongo da Altamirako sarreran, 21/22 ikasturteko afiliazio-denboraldi berriari hasiera emateko klubeko bazkide egin nahi dutenentzat, edo abonatuen txartelak berritu nahi dituztenentzat.