Barça Rugbi vs Ampo Ordizia atarikoa
Ampo Ordiziarentzat estreinaldiaren ordua heldu da; izan ere, igande honetan, eguerdiko 12: 30ean, La Teixonera estadioan, F.C Bartzelonaren aurka jokatuko du. Inaugurazio partida izango da klubarentzat denboraldi berri bat den honetan, estatuko errugbiaren maila gorenean.
Zozketa gutiziatsua izan da, Goierrikoek aurtengoa, pasa den urteko borreroaren aurka estreinatuko baitute. Marotias eta Pazosen jokalariek play-offeko final-laurdenetako partida galdu zuten Altamiran (9-16), beraz, argi dago ordiziarrek porrot krudel hartatik mendekua hartu nahiko dutela.
Barça rugbi neofitoak engainatzera irits daitekeen taldea da. Badirudi ez duela maila handiko jokalaririk, ezta top jokalaririk ere, baina errealitatetik oso urrun dago sinismen hori. Oso plantilla konpentsatua du, Michael Hogg internazionalak, Bautista Guemes joku zabaltzaileak eta Joan Losada olinpikoak bezala, eta uneoro badaki gehien interesatzen zaion errugbia egiten, aurkariaren akats minimo oro aprobetxatuz aurkaria estutzeko.
Gainera, denboraldi honetan talde katalana hainbat jokalari argentinarrekin indartu da, baina azken denboraldietako gizonik garrantzitsuena galdu du, Sergi Guerrero entrenatzailea, alegia, klubeko alma mater eta arima organigrama blaugranan.
Denboraldiko lehen partida denez, erreferentzia gutxi hartzen dira kontuan. Partidu gutxiko aurre denboraldia izan da, baina ordiziar parrokiatik ilusioz beterik espero da lehiaketa berri hau; izan ere, klubak aurreko denboraldiko bizkarrezurrari eutsi dio eta Andell Loubser, Elliot Ryan, Max Katjijeko edo Rodrigo Oubiña bezalako jokalariekin indartuta.
Joan ezin duten zale guztiek Ohorezko Mailako denboraldi osoa ikusi ahal izango dute LaLigaSportsTV katearen bidez.
Harrobiak oraindik ez du txapelketa ofiziala hasi, eta Moyua Goierri 23 urtez azpikoak Eibar errugbi taldea hartuko du larunbatean 16: 00etan Altamiran lagunarteko partidan.
Orkliko neskek denboraldi berria prestatzen jarraitzen dute eta datorren igandean, 12: 00etan, Anoetako Miniestadioan, Bera-Bera taldearen aurka jokatuko dute.
Labelan Ordizia eta Gaur Logística Ordizia taldeek Hernaniren aurka jokatuko dute larunbatean, 10: 30ean eta 11: 45ean, hurrenez hurren, Landareko zelaietan.
Azkenik, eskolako txikienek prestakuntza prozesuan jarraitzen dute eta diziplina berri bati ekingo diote. Irungo sevenseta 14 urte azpikoak arituko dira eta Iruñakoan 12 urte azpikoak lehiatuko dira.