Ampo Ordizia vs Complutense Cisneros atarikoa Ampo Ordiziak Complutense Cisneros hartuko du igande honetan Altamiran, 12: 00etan, errugbiko Ohorezko Mailako ligako laugarren jardunaldiko partida aurreratuan. Topaketa azaroaren 7an izango zen, baina egun horretan Espainiako selekzioak nazioarteko konpromisoak dituenez, bi taldeetako entrenatzaileek aurreratzea erabaki dute, Altamirako tapizaren gainean indar guztiak edukitzeko. Pazos-Marotiasek zuzentzen dituenak aurreko astean…
BERRIAK
CIENCIAS ENERSIDE vs AMPO ORDIZIA KRONIKA Ampo Ordiziak gaur goizean Sevillako Cienciasen aurka jasotako porrota gogorra izan da. Egia esan, Sevillako taldea asko eta ondo indartu da bere berrogeita hamargarren urteurrenerako, baina argi dago partida honek ezin diola ihes egin jokoan dauden tituluengatik borrokatu nahi duen talde bati, partida galdu egin da Goierrikoek egindako akatsengatik….
Joan den igandean Altamiran Les Abellesen aurka lortutako garaipen garrantzitsuaren ondoren, AMPO Ordizia Andaluziako lurretara doa Sevillako Ciencias Enerside talde indartuaren aurka indarrak neurtzera. Denboraldia konplexurik gabe Ohorezko Dibisioan hasi duen historikoa, edonoren aurka lehiatu daitekeela erakusteko gogoz azaldu da bere aurreneko bi partidotan. Hitzordua, datorren igandean, urriak 17, Sevillako Cartujan. Baina AMPO Ordiziak ere…
Berebiziko garrantzia duen garaipena lortu du gaur Ampo Ordiziak Altamiran Les Abelles talde valentziarraren aurka. Bigarren jardunaldiko partida izan da gaurkoa, eta ordiziarrentzat denboraldiko lehenengo garaipena. Gainera, gaurkoa ligako partida izateaz gain, koparako ere balekoa zen gaurko partida, eta goierritarrek gaur eskuratutako 5 puntuak urrea balio dute, bai ligako txapelketarako, baita koparako ere. Gaurkoa, aspaldiko…
Maila goreneko errugbia itzuliko da Altamirara igande honetan eguerdiko 12etan Ampo Ordizia eta Les Abelles talde valentziarraren arteko partidarekin. Talde valentziarra Valladoliden El Salvadorren aurka 24-7 galtzetik dator, baina emaitza engainagarria dela esan behar da eta ezin da erreferentzia gisa erabili. Lehen zatian Les Abelles 19-0 galtzen ari zen, baina partida osoan zehar min handia…
Lehengo astean eta aste honetan Ordiziako Jakintza Ikastolan arituko gara, hau da, – Irailak 27tik Urriak 8ra. LH3-tik batxilergoraino gela guztietan izango gara, errugbiaren mundua neska-mutileei gerturatuz.
Ampo Ordiziak ezin izan du garaipen batekin hasi denboraldia. Iñigo Marotiasen taldea atzetik joan da partida osoan, eta nahiz eta azken txanpara arte markagailua iraultzeko borrokan ibili, 24-9 galdu du Bartzelonaren aurka. Pasa den denboraldian Bartzelonak utzi zituen goierritarrak ligako titulua irabazteko borrokatik kanpo, gaurkoak errebantxa kutxua zuen, baina badirudi talde kataluniarraren aurkako garaipenak itxaron…
Barça Rugbi vs Ampo Ordizia atarikoa Ampo Ordiziarentzat estreinaldiaren ordua heldu da; izan ere, igande honetan, eguerdiko 12: 30ean, La Teixonera estadioan, F.C Bartzelonaren aurka jokatuko du. Inaugurazio partida izango da klubarentzat denboraldi berri bat den honetan, estatuko errugbiaren maila gorenean. Zozketa gutiziatsua izan da, Goierrikoek aurtengoa, pasa den urteko borreroaren aurka estreinatuko baitute. Marotias…