
BERRIAK

Ezinezkoa suertatu da. Beharrezkoa den zorte apurra falta egin zaio AMPOri gaurkoan. Selekzioarekin kontzentratuta dauden Goia anaien bajei eta Matotoren lesioari, Mujika Covid-19 dela eta konfinatuta egon beharra gehitu zaio. Partida oso fisikoa, oso gogorra ikusteko aukera izan dugu Burgosko San Amaro zelaian. Gora-behera ezberdinak izan dituen partida. Gaztelako taldea aurretik hasi da bi zigor…

Igande honetan, eguerdiko 12etan, Burgosko San Amaro zelaian, Ohorezko Mailako Ligako bigarren jardunaldia jokatuko dute Burgosko Unibertsitateak eta Ampo Ordiziak. Burgosko taldea sailkapeneko postu nobleengatik borrokatzeko egindako taldea da, masa sozial handia du eta udalaren babes handia, Burgosko hiriaren izena herrialde osoan zehar pasatzeaz arduratzen baitira. El Salvador bizilagunen aurka jokatutako lehen norgehiagokan ez zuten…

Igande honetan, eguerdiko 12etan, eta 6 hilabete baino gehiago geldirik egon ondoren, estatuko errugbia Altamirara itzuliko da, Ampo Ordizia eta Aldro Energía Independiente Santanderinoren arteko partidarekin. Historiako ligarik atipikoena hasiko da, denentzako ezezaguna den osasun egoerarekin. Bathco Santanderrek ligan zuen lekuari uko egin ondoren, oraindik ez da ezagutzen zein izango den bere ordez sartuko den…