AMPO Ordiziako proiektuaren jarraipenaren espiritua, azken urteotan joku zabaltzaile bezela aritu den Valentin Cruzen errenobazioarekin ziurtatu da. Adrogueko argentinarra, azken urte hauetako Espainiako ligako puntu gehien lortu dituenetako bat izan da, eta dagoeneko bost urte daramatza Goierriko klubean, honek klubaren eta jokalariaren artean dagoen sintonia erakutsiz.

Taldean jarraitzen duen beste jokalari bat Joubert Engelbrecht da. Hegoafrikarra, zalantzarik gabe, gaur egun ikus daitekeen hamabi-hamairu fidagarrienetako bat da, eta defentsan zein erasoan egonkortasun eta konfiantza plusa ematen dio Ordiziako hiru laurdenei. Ordizia Rugby Elkartearen jarraipeneko beste apustu bat, Joubertentzat hemen laugarren urtea izango dela ikusita.

Azken nobedadea, oraingoz, Julen Goia taldeko kapitainarena da, utility back eta Espainiako selekzioan ohiko jokalaria. Julen, lehen aipatutako guztiak bezala, jokalari kontrastatua da, harrobiko jokalarien maisua, eta ezinbestekoa Ampo Ordiziaren ohorezko XV. Idiazabaldarra, zalantzarik gabe, etxeko gizona da.

Argi dago Ordizia Rugby Elkartearen proiektuaren jarraipenaren apustua, bere garaian Iñigo Marotías egungo zuzendari teknikoak eta Jon Txurruka aurrekoak aipatu zuten bezala, egonkortasunean eta jokalariei ahalik eta baldintza onenak eskaintzen saiatzean oinarritzen dela, sinetsita baitaude horrek eragina duela haiek ematen duten horretan.