BURGOS UN. vs ORE

Igande honetan, eguerdiko 12etan, Burgosko San Amaro zelaian, Ohorezko Mailako Ligako bigarren jardunaldia jokatuko dute Burgosko Unibertsitateak eta Ampo Ordiziak.


Burgosko taldea sailkapeneko postu nobleengatik borrokatzeko egindako taldea da, masa sozial handia du eta udalaren babes handia, Burgosko hiriaren izena herrialde osoan zehar pasatzeaz arduratzen baitira. El Salvador bizilagunen aurka jokatutako lehen norgehiagokan ez zuten beraien eguna izan eta Cid hiriburura itzuli ziren motxilan 32-0 gogor bat sartuta, beraz, Valladolideko lurretan jasandako jipoiari buelta eman nahiko diote. Denboraldi honetan ez du zorterik izan talde gaztelarrak; izan ere, taldeak izan dituen bi positiboz gain, gehitu behar diogu oraindik ez direla iritsi azken fitxaketetako batzuk, eta lehenengo lerroan jende asko falta zaie.

Iñigo Marotiasek zuzentzen duen taldea Burgosera joango da, Santanderko Independentearen aurka emandako irudi onaren ostean garaipena lortzeko itxaropenarekin. Goierrikoei oraindik bi jokalari falta zaizkien arren, etxeko entrenatzaileak konfiantza osoa du Altamirako harrobian, lehen jardunaldiko partidan erakutsi zen bezala. Denek dakite ordiziarra ez dela zimurtuko harrobiko jokalariak eta jokalari gazteak San Amaroko tapizaren gainean ateratzeko orduan. Aste osoa kotoi artean eman ostean, Kawa Leauma bigarren lerroa jokatzeko prest egotea espero du Ampok eta Anthony Matoto zalantza izango da.


Lehoiek Uruguain egingo duen bira dela eta, Steve Barnes eta Juan Pablo Guido aurrelari burgostarrak eta Julen eta Oier Goia anaiak ez dira izango.


Altamirako zaleei gogorarazten zaie ez daitezela Gaztelara joan; izan ere, partida ateak itxita jokatuko da. Gorde indarrak azaroaren 22an Santboianaren aurka Altamiran jokatuko den partidarako.


Pandemia dela eta, Ampo Ordizia izango da asteburu honetan norgehiagoka jokatuko duen talde bakarra.

Share via
Copy link
Powered by Social Snap