Ampo Ordizia vs Barça Rugbi kronika Ezin izan dugu garaipen batekin hasi denboraldia gaur Altamiran. Partida oso parekatua izan da hasi denetik amaitu denera bitarte, baina, azkenean detaile txikiek Bartzelonari eman die garaipena puntu bateko aldearekin besterik ez, 30-31. Partida hasi bezain pronto, bigarren minutua besterik ez zenean aurreratu da markagailuan Ampo Ordizia. Baina, alaitasunak…
Kronikak
FINALEAN GAUDE! A ze partida bizi izan dugun gaur goizean Valladoliden. Partida gogorra espero zen, Pepe Rojon jokatzen diren guztien antzera. Baina, gaur, egun berezia izan da. Hasieratik amaieraraino taldea sendo eta oso serio mantendu da, eta, ezbairik gabe, hori izan da gaurkoan finalerako txartela eman diguna. 10 urteren ondoren, final batean gaude. Hasieratik hartu…
Ampo Ordizia vs Ciencias Enerside kronika Ligako finalerdietan gaude. Gaur zita garrantzitsua genuen Altamiran. Sevillako Ciencias taldearen bisita jaso dugu Ordizian. Bi talde finalerdietako postu baten bila. Partida lehiatua eta gogorra espero zen, eta horrela izan da. Gainera, egin duen beroak gogortasuna gehitu dio gaurko norgehiagokari. Partida ezinhobe hasi da ordiziarrentzat. 7. minutuan Asier Alvarez…
Ampo Ordizia vs UE Santboiana kronika Ampo Ordiziak garaipen batekin amaitu du denboraldi erregularra. Moyua Goierrik, ordea, ez du zorterik izan eta finalerdietan erori da Les Abellesen kontra. Asteburu hau garrantzitsua zen klubarentzako. Alde batetik Ampo Ordiziak ligako final laurdenak etxean jokatzea zuelako jokoan, eta beste alde batetik 23 urtez azpiko taldeak ligako finalean egotea…
Ampo Ordizia vs SilverStorm El Salvador kronika Amaitu da gure ibilia aurtengo errege kopan. Taldeak amaierera bitarte borrokatu du gaur finalerako txartela lortzeagatik, baina garaipenak alde egin digu. Partida emozioz beterikoa izan da asi denetik, amaitu denera arte. 12. minutuan aurreratu da Valladolideko taldea entsegu baten bitartez. Gainera Samuel Katz ostikatzaileak entsegua gauzatzea lortu du…
Ampo Ordizia vs Vrac Quesos Entrepinares kronika Makiletara begira izandako eraginkortasunak garaipena eman dio gaur Ampo Ordiziari. Pasa den urteko ligako txapeldunaren bisita jaso du gaur Iñigo Marotias eta Asier Pazosen taldeak, VRAC Quesos Entrepinares. Nahiz eta aurtengoa ez den Valladolideko taldearen urterik hoberena izaten ari, partida zaila eta lehiatua espero zuten ordiziarrek, eta horrela…
SilverStorm El Salvador vs Ampo Ordizia Kronika Ampo Ordiziak ez du garaipenik eskuratu liderraren etxera egindako bisitan. Egiari zor, partida hasi denetik, amaitu bitarte kontrolpean izan du El Salvadorrek, eta Iñigo Marotias eta Asier Pazosek entrenatutako taldeak ez du partidari buelta emango zion sentsaziorik transmititu. Lesioen ondorioz, goierritarren taldea oso bermatuta dago, eta gaurko partidan…
INTXAUSTI GERNIKA VS AMPO ORDIZIA KRONIKA Partida oso parekatua eta berdindua izan dugu gaur Gernika. Gernika, eta Urbieta, betidanik izan dira arerio zailak. Gernikan jokatzen dugun bakoitzean, partida oso lehiatuak eta berdinduak izaten dira. Gaurkoa ez da desberdina izan, hasieratik amaierara bitarte markagailua oso estu egon da, eta azkenean puntu bateko aldearekin soilik lortu dugu…
Argazkia: Soraya Sanz LEXUS ALCOBENDAS VS AMPO ORDIZIA KRONIKA Garaipenak alde egin digu Madrilen partida oso lehiatu batean. Partidak iraun dituen 80 minutuetan zehar, uneoro, markagailua irekita egon da, eta norgehiagoka bi taldeetako edozeinek irabazi zezakeen. Tamalez, azken uneetan Madrildarrak puntu gehiago eskuratu dituzte, eta hori izan da gaurko dema irabaztea ahalbidetu diena. Tiki Inchaustiren…
Ampo Ordizia vs Ciencias Enerside kronika Kontrolpean zegoela zirudien partida batean, sufrituz lortu du garaipena Ampo Ordiziak. Lehenengo zatia ezin hobe hasi dute ordiziarrek, sevillarrak baino hobeto zelairatuz. Baina bigarren zatian domeinua Sevillarena izan da eta nahiz eta garaipena lortu, Marotiasen mutilek gogotik sufritu behar izan dute gaur. Esan bezala, partida hasi bezain pronto, 4….