Gabonetako etenaldiaren eta Filomena ekaitzaren ondoren Maila Goreneko errugbiaren txanda iritxi da. Sevillako Ciencias Cajasol Olavide eta Ampo Ordizia aurrez aurre izango dira datorren igandean, 12:30ean, Cartuja estadioan. Ordiziarrak bostgarren postuan daude 19 punturekin, Andaluziarrak berriz hamaikagarren postuan 3 punturekin berdinketa eta bonus bati esker.
Andaluziako taldea sailkapeneko postu altuagotan ikustea espero genuen, horretarakoa egindako taldea baita, baina dirudienez udan egindako fitxaketek ez dute nahi adinako maila eman orain arte. Egoerari buelta eman nahiean, nazioartean esperientzia handiko bi jokalari frantziar fitxatu berriak dituzte neguko merkatuan.
Historikoki andaluziarren jokoa aurrekari ahaltsuan oinarria izan du. Fase estatikoei garrantzi handia eman izan diote beti eta joko itxian talde beldurgarria izanik maule eta irekietan indartsu azaldu da.
Marotiasen mutilek joko alaia erakutsi beharko dute. Baloia mugimendu azkarretan jokatu eta fase elektriko eta jarraiak tartekatuz, joko itxia ekiditea izango dute helburu. Ordiziar aurrelariek bere lana bete ezkero hiru laurdenek Sevillarren defentsan irekiko diren hutsuneak aprobetxatzeko aukera izango dute eta partida irabaztea errexagoa izanen da.
Gabonetako oporretan partidarik egon ez, eta Filomena ekaitzak aurreko asteko ihardunaldia ezereztu zuen arren, Goierriko taldeak entrenatzearen errutinari jarraitu dio inolako etenik gabe. Garaipen batek ia erabat ziurtatuko luke sailkapeneko lehenengo 6en artean tokia, eta titulua lortzeko play-offerako txartela eskuratzea bide batez. Gainera misterrak jokalari guztiak ditu jokatzeko prest.
Harmailetan jendea egongo den arren, goierritarrek ezin izango dute Sevillako lurretara bidaiatu itxitura perimetrala dela eta. Hala ere ordiziarren zaleek maiz ustekabeak ematen dizkigutenez ez litzateke harritzekoa izango La Cartujan bakarren bat animatzen ikustea. dena dela streaming bidez norgehiagoka jarraitzea izango dela ziurtatu digute Sevillatik.
Lehen taldea ez ezik, Moyua Goierri sub 23 taldeak ere izango du partida asteburuan. Burgosko lurretara joan dira, San Amaro zelaian 12:00etan lagunarteko partida jokatzeko asmoz. Ordiziarrek gaur egun duten ligako lehen postuari eutsi nahi diote orain arte egiten ari diren jokoa eta maila mantenduz, beraz ondo etorriko zaie partida hau joan zen Santa Luzia egunetik ez baitute partidarik jokatzeko aukerarik izan eta.
Beste aldetik Neskek ere izango dute aste honetan lana, Hernanira joango baitira Gernika R.T, La Unica, Uribealdea eta aipatutako Hernani C.R. aurkari izango dutelarik Seven txapelketan arituko baitira.
Aurreko asteburuan ekaitzaren ondorioz atzeratu zen Les Abellesen aurkako partidari dagokionez, Espainiako Errugbi Federazioak partida hori Otsailaren 14an 12:00etan jokatu behar dela erabaki du.