Denboraldi erregularreko azken partida
Larunbat honetan denboraldi erregularreko azken partida jokatuko du Ampo Ordiziak Madrilgo Complutense Cisnerosen kontra. Jadanik play-offetarako sailkapena lortu du Federicoren taldeak, eta azken partida honi lanak eginda edukitzeak ematen duen lasaitasunarekin egingo die aurre. Joko aldetik, denboraldi erregular ona egin du Ampo Ordiziak, baina emaitzek ez dute nahi bezainbeste lagundu. Azken partidaren faltan, 8. postuan daude sailkapenean, 9 garaipen eta 8 porroteko balantzearekin. Aurretik, larunbat honetako arerioa aurkitzen da, baina, nahiz eta garaipena lortu, Ampo Ordiziak ezingo du 7. postura iritsi.
Larunbat honetakoa atzeratutako partida izango da. Izatez, Bartzelonaren aurka jokatu beharreko partida izan beharko litzateke, baina, ligan ezarritako errekurtsoak direla eta, partida hori atzeratu beharrean gertatu ziren, eta horren ondorioz jokatuko du bihar Ampo Ordiziak Cisnerosen aurka.
Esan bezala, Madrildarrak postu bat gorago aurkitzen dira sailkapenean, 12 garaipen eta 5 porroteko balantzearekin. Cisnerosek ere ez du ezer edukiko jokoan, baina, datorren astean play-offak hasiko dira, eta prestakuntza partida ona izango da bi taldeentzat.
Complutense Ciseneros Ampo Ordiziaren aurka, larunbatean, 17:00etan, Madrilgo Central errugbi zelaian.
Asteburuko gainontzeko partidak
18 urteaz azpiko taldeak hitzordu berezia izango du asteburu honetan, Gaztediren aurka finalerdietako itzuliko partida jokatuko baitute. Joanekoan Altamiran lortutako garaipena on egiten saiatuko dira, eta, horrela, finalerako txartela eskuratzen. Partida hau larunbatean jokatuko da, 11:00etan, Gasteizko Gamarra errugbi zelaian.
Eta, amaitzeko errugbi inklusiboko 4. jardunaldia ospatuko da Altamiran, larunbatean 11:30etan.