Elliot Ryan, Ampo Ordiziako jokalari berria

Kontratu berritzeez gain, Ordiziako proiektuarekin bat egiten duten jokalari berriak ere badaude. Elliot Ryanen kasua da, klubeko erdilari. Jokalari berriak oso postu garrantzitsua hartuko du, erantzukizuna klubera itzuli den Alain Arañarekin eta Mikel Aizpuruarekin partekatuko baitu.

Nahiz eta Ryanek ogei eta bat urte eduki, eskarmentu handiko errugbi jokalaria da, eta hamasei urte baino gehiago daramatza errugbiari lotuta, horietatik zortzi Irlandan maila altuan jokatuz. Leinsterren beheko kategorietan, Trinity College ospetsuaren 20 urtez azpikoetan edo Irlandako sevenarekin dituen sei hautatuak nabarmendu behar dira. Baloiarekin duen trebetasuna, diziplina eta jokoaren kontrola nabarmendu daitezke berarengan.