ERRUGBI JARDUNALDIAK ESKOLA KIROLEAN

Eskola kiroleko errugbi topaketa jardunaldiak ospatuko dira hurrengo asteburuetan zehar, Goierriko herrietan. Ba da hamarkada luzea jardunaldi hauek antolatzen, eta aurtengoa Ordizia Rugby Elkarteko antolatzaileentzat antolatutako 4. edizioa izango da. Aurreko urtekoa hasi baina egun bat lehenago bertan behera geratu zen Covid 19a zela eta.

Aurtengo edizioan, ikastetxe parte hartzaileak 16 dira: 

-Zaldibiko Lardizabal herri eskola

-Ordiziako Jakintza ikastola eta Urdaneta ikastetxea

-Legorretako Ugaro eskola publikoa

-Ataungo Joxemiel Barandiaran herri eskola

-Idiazabalgo Aita Iparragirre herri eskola

-Beasaingo Alkartasuna Lizeoa eskola, La Salle ikastetxea, Murimendi eskola publikoa eta Andramendi Ikastola

-Zegamako Aitxuri herri eskola

-Segurako Laiotz herri eskola

-Lazkaoko San Benito ikastola

-Ormaiztegiko San Andres herri eskola

-Itsasondoko Urkipe herri eskola

-Olaberriko Olaberria herri eskola

Eskola guzti hauetako Lehen Hezkuntzako 3,4,5 eta 6 mailatako haurrek hartuko dute parte eskola kirolean, guztira 1200 ikasletik gora. Ez da gutxi.

Otsailaren 12ko eta 19ko jardunaldi hauek bi zatitan banatuko dira: LH3 eta 4ko ikasleek altamiran errugbi topaketak egingo dituzte. Bertan errugbiaz gozatu eta zapinerrugbian jolasten ikastea izango da helburua, martxoak 5ean izango duten jardunaldietan eskolen arteko partiduak jokatuko dituztelako. LH 5 eta 6 mailek, aldiz, 3 asteburuetan partiduak jolastuko dituzte, eskola kiroleko sistema jarraituz eskola batek bestearen aurka jolastuko du dagokion eskolako eremuan.

Klubak 50 bolondres inguru behar izango ditu eskola kiroleko jardunaldi hauek aurrera eramateko.

Eskola kiroleko jardunaldi hau oso arrakastatsua izan da aurreko urteetan, eta horren seinale urtetik urtera jardunaldiak eduki dituzten praktikatzeko egun kopuruaren igoera da, hasierako bi jardunalditatik lau jardunaldietara pasatuz. Aurten Covid-a dela eta, eskola kirolak jardunaldiak galdu dituenez 3 izango ditugu berriro ere. Aipatzeko, Urola Garaiko bailaratik eskaera egin diotela klubari eskola kiroleko jardunaldi hauek han ere egin ahal izateko. Urolan bi jardunaldi ospatuko dira, 6 ikastetxerekin, maiatzean.

Klubean errugbiko formatzaile talde bat sortu da, zein, eskola kiroleko jardunaldiez gain, ikasturte osoan zehar Gipuzkoako hainbat eskoletan zehar aritzen den haien Gorputz Hezkuntzako saioetan errugbiko saioak eskaintzen eta erakusten. Covid aurretiko garaietan ere urtetik urtera eskola gehiagotara joan da hezitzaile taldea: Covid aurretik, azken urtean ia 40 eskolatan izan zen. Covidak bete betean harrapatu zuen urtean 20 eskolatan soilik izan zen, eta aurten berriro ere martxa hartzen 30 inguruan izango dira.

Eskola kirolean beti edukitzen dira errugbiko baloreak presente, eta errespetuzko jokabidea da jardunaldi hauetan ikasten den garrantzitsuena.

Eskola kiroleko arduradunak zein ikasle guztien gurasoak oso gustura azaldu dira klubak egindako lanarekin eta proposatu den ekimenarekin, eta honek pozez betetzen du kluba, eta antolatzaileak bereziki.