ERRUGBIA BUELTAN DA ALTAMIRAN

Larunbata hilaren 3an berriro ere errugbiaz gozatzeko aukera izango dute ordiziarrek. Denbora luzez etxean sartuta egon ondoren eta txapelketa hasiera birritan atzeratu ondoren, jendea jada jokalariak ikusteko irrikitan dago. Lagunartekoa arratsaldeko bostetan (17:00h) hasiko da eta Gernika izango da beste taldea. Harmailak jada behar berrietara moldatu dira eta zaletuek ez dute partida zuzenean eta segurtasunez ikusteko eragozpenik izango.

Animatu zaitezte eta etorri Altamirara!

Share via
Copy link
Powered by Social Snap